2016-2017 ikasturtean ikastaroren bat eman dutenen kasuan, egiten den proposamena orain artekoarekin jarraitzea bada, ez dute txostena aurkeztu beharko; nahikoa izango da eskaera orria betetzearekin.
Ondoren, proiektuen balorazioa egingo du Udalak, eta aukeraketa fasean sartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazioa edota lan esperientzia izatea, zerbitzu hori herrian beste inon ez eskaintzea eta Udaleko sailen bateko helburuekin bat egitea. Aukeratutako proiektuei publizitatea egiteaz Udala arduratuko da, eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala ere utziko du. Udalak eta ikastaroa eskainiko duen pertsonak hitzarmena sinatuko dute. Bertan zehaztuko dituzte bi aldeen betebeharrak.