Julen Ansoaldek eta Xabier Geretak Elgoibarrekin fitxatu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 10a

Bi jokalariak Lagun Onaken aritu dira oraintsu arte. Elgoibarrekin Erregional Preferente mailan jokatuko dute, eta Omar Aizpuru azpeitiarra izango da taldearen entrenatzailea.

Ansoalde eta Gereta Mintxetan. (Elgoibar) Julen Ansoalde eta Xabier Gereta azpeitiar futbolariek Elgoibarrekin taldearekin fitxatu berri dute. Bi jokalariak Lagun Onaken taldeetan aritu dira oraintsu arte, eta datorren denboraldian Erregional Preferente mailan ariko dira bi azpeitiarrak. Taldea gidatzen ere azpeitiar bat ariko da 2017-2018 denboraldian: Omar Aizpuru.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide