Herritik igaroko da Eibarko Lambretten topaketa igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 11

Azpeitian bazkalduko dute Eibartik barrena iritsitako motozaleek, eta dozenaka Lambretta Jose Artetxe kalean ikusgai izango dira ikusgai eguerdi eta arratsalde partean. 18:00etan, Burdinbidearen Euskal Museora joango dira.

Eibarko Lambretta Klubak marka horretako motoen topaketa antolatu du astebururako. Hainbat azpeitiarrek parte hartuko du topaketan, eta, gainera, igandean, Azpeitian bazkalduko dute Eibartik barrena iritsitako motozaleek. Horrenbestez, Jose Artetxe kalean ikusgai izango dira dozenaka Lambretta. 18:00etan, berriz, Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide