Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeetan laugarren postuan pasatu zen Azpeititik Jone Urkizu azpeitiarra
Izarraiztik behera Azpeitira iristen joan ziren atzo gauean eta gaur goizaldean Ehunmiliak ultra traileko parte hartzaileak. Atzo, arratsaldeko seietan irten zuten Beasaindik korrikalariek, eta aurretik 168 kilometroko ibilbidea zuten. Javi Dominguez gasteiztarra izan da aurrena Azpeitiko Frontoi Txikira iristen. Bertan egon da ultra traileko kontrol postu bat, anoa postua eta Gurutze Gorrikoen asistentzia gunea. Dominguezen atzetik Jon Aizpuru iritsi da, eta hirugarren tokian Jon Azpiroz. Azken honek, ordea, Azpeitian lasterketa uztea erabaki du, belauneko minagatik.
Emakumeetan aurrena Ewa Majer pasatu da Azpeititik. Jone Urkizu azpeitiarra emakumeetan laugarrena izan da Frontoi Txikian.
[flickr_set id="72157685907476626"]