Azpeitia-Hazparne egitasmoa bukatzeko afaria eta ikus-entzunezko emanaldia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 7a

Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoari amaiera emateko, afaria eta ikus-entzunezko emanaldia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak hilaren 21ean. Sanagustin kulturgunean elkartuko dira, eta 20:30ean hasiko dira afaltzen. Afarira joateko txartelak dagoeneko salgai daude kulturgunean bertan, 26 eurotan. 22:30ean, berriz, Azpeita-Hazparne ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Irteeretan bildutako argazkiek, bideoek eta elkarrizketek osatzen dute lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide