BIDEOA: Herriartekoaren beste txapel bat, Azpeitira

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 3a

Hirutik hiru partida irabazita eta hirugarren urtez jarraian finalean markagailuan nagusi izanda, Azpeitira ekarri zuten txapela. Atanon hasi zen festak Azpeitian jarraitu zuen, herritarrek eta udalak egindako harrerarekin.

https://www.youtube.com/watch?v=xiVegzJLscc Egun borobila izan zen joan den zapatukoa Azpeitiko pilotarentzat eta pilotazaleentzat. Gipuzkoako Pilota Txapelketako finala jokatu zuten Ilunpeko pilotariek Donostiako Atano III. pilotalekuan, 600 bat herritarren babesean, eta ez zuten hutsik egin. Hirutik hiru partida irabazita eta hirugarren urtez jarraian finalean markagailuan nagusi izanda, Azpeitira ekarri zuten txapela. Atanon hasi zen festak Azpeitian jarraitu zuen, herritarrek eta udalak egindako harrerarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide