Usakume tiraketa egingo dute uztailaren 22an Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 3a

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak Odria zelaian, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea, usoak barne, 40 eurokoa da, eta zabalik dago jada. Lehenengo 10 sarituek ordainsaria eta oroigarria jasoko dituzte.

Iazko usakume tiraketako txapelduna. (Ollagorra) Uztailaren 22an, San Inazio festen egitarauaren barruan, XXXV. usakume tiraketa egingo dute Azpeitian, Ollagorra elkarteak antolatuta. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak Odria zelaian, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea, usoak barne, 40 eurokoa da, eta zabalik dago jada. Hiru usakume botako dira jarraian, eta hirutik hiru asmatzen dituztenen artean 2.000 euro banatuko dira. Lehenengo 10 sarituentzat ordainsaria eta oroigarria egongo dira, eta baita lehenengo beteranoarentzat, juniorrarentzat, emakumezkoarentzat, elkarteko lehenengoarentzat eta herriko aurrenarentzat ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide