BIDEOA: Azpeitiarrak Herriarteko finalerako girotzen

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 1a

Azpeitiak Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatuko du gaur, eta herritar ugari mugiarazi du partidak. Zazpi autobus joan dira Azpeititik Donostira, eta, itzultzeko, berriz, zortzi autobus antolatu dituzte. Guztira, 550 sarrera saldu dituzte herrian, eta ez da umorerik falta kaleetan. Ikusi hemen eguerdian Erdikalean hartutako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=DAW5xplyv50&feature=youtu.be

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide