Oihana Labiano: "Iruditzen zait pauso handiak eman direla emakumezkoak bertsolaritzara hurbiltzeko"

Maialen Etxaniz 2017ko ekainaren 29a

Amets Arzallus, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin batera igoko da bihar, ostirala, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Oihana Labiano (Azpeitia, 2000) Orkatzeko oholtzara. Kultur elkartearen 24. urteurrenaren ospakizunaren barruan antolatu dute bertso saioa, eta Labiano jende aurrean kantuan ariko den bigarren aldia izango da.

Oihana Labiano, behean, eskubitik hasita bigarrena, eskolarteko bertsolari txapelketan. (Uztarria.eus) Eta bat-batean... Orkatzen abesteko gonbidapena. Nola hartu zenuen? Gonbidapena jaso nuenean, zalantza asko sortu zitzaizkidan, horrelako bertso saio indartsu batean abestuko dudan aurreneko aldia baita biharkoa. Hasiera batean, gonbidapenari ezezkoa ematea pentsatu nuen, baina azken unean erabaki nuen parte hartzea. Izan ere, biharko hitzordua, nire ibilbideari hasiera bat emateko luxuzko aukera dela iruditzen zait. Sona handiko bertsolariekin batera igoko zara oholtzara bihar. Zer sentitzen duzu uneotan?  Barruan sentimendu anabasa nabari dut. Alde batetik, kirioak ia inoiz ez bezala ditut dantzan. Baina, bestalde, saiorako oso gogotsu nago. Horrelako aukerak ez dira askotan izaten! Nola prestatu zara biharko?  Ikasturtean zehar astean behin elkartzen gara bertso eskolan. Baina azken aste honetan bereziki prestatzen aritu naiz, bertso eskolako beste lagun batekin batera. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide