Herriarteko finalerako entrenamendua egin du Azpeitiak Atano III.enean

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 29a

Azpeitiko pilotariak, atzo, Donostiako frontoian. (Gipuzkoa Pilota) Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaren atarian, entrenamendu saioa egin zuten atzo Azpeitiko pilotariek, Atano III.a pilotalekuan. Izan ere, Donostiako frontoian jokatuko dute norgehiagoka, eta eszenatokian bertan izan ziren finala prestatzen. Zapatuan, Oiartzungo taldearen aurka jokatuko dute finala, 16:30ean hasita. Uztarriak Dani Murgiondo pilotariari eta Javier Odriozola botileroari egindako elkarrizketa hemen irakurri daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide