'Hiru lore beltz' ikuskizuna prestatu dute Dinamoak eta Elkar-ekinek herriko sortzaileekin elkarlanean

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 27a

Joan den urtarrilean ekin zioten 'Hiru lore beltz' ikuskizunaren sorkuntza prozesuari, eta uztailaren 28an taularatuko dute lana Sanagustin kulturgunean. Xalbadorren bertso batzuetatik abiatuta, 1973. urtean Ezpeletan hotzez hil ziren hiru afrikarren memoria gogoratu nahi dute 'Hiru lore beltz' ikuskizunaren bidez, horretarako, bertsoa, dantza, musika, antzerkia eta hitza erabiliz. Modu horretan, gertaeren gaurkotasunaz ohartarazi eta errefuxiatuen egoeran arreta jarri nahi dute, Europar agintarien jarrera salatu eta elkartasuna aldarrikatuz. Datozen egunetan emango dituzte emanaldiaren zehaztasunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide