Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunean egingo dute, 21:00etan. 30 lagunek parte hartu dute asteroko saioetan, lau taldetan banatuta.
Azpeitiko Sanjuandegiko mintzapraktika egitasmoko lagunek ostegunean, ekainak 29, ospatuko dute ikasturte amaiera. Horretarako, afaria antolatu dute, Osinazpi jatetxean, 21:00etan hasita. Han elkartuko dira ikasturte honetan euskaraz hitz egiten ikasten aritu direnak eta horretan laguntzen jardun direnak.
Laugarren ikasturtea bete du Sanjuandegin mintzapraktika egitasmoak. Herritar euskaltzale batzuen ekimenez sortua, Udal Euskaltegiaren babesa dauka. 30 bat dira gaur egun parte hartzen ari diren herritarrak, lau taldetan banatuta. Astero elkartzen dira, Sanjuandegiko auzo elkartearen lokalean.