Jakinarazi dituzte Azpeitiko Eliz kaleko Korputz jaietako zozketako zenbaki saridunak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 26a

Azpeitiko Elizkaleko Korputz jaietan txistularien kalejira. Ostegunetik zapatura bitartean ospatu zituzten Azpeitiko Eliz kaleko Korputz jaiak. Ohikoa den moduan, zozketa egin zuten festak bukatzerako, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zenbaki saridunak. 300 euroko diru sariaren zenbaki sariduna 1.654 da. Ordezkoa, berriz, 1.800. Aldiz, bi lagunentzat talasoterapiako zirkuituaren, masajearen eta otorduaren (bazkaria edo afaria, aukeran) zenbaki sariduna 1.560 da, eta ordezkoa, berriz, 1.152.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide