Azken hamarkadetako hainbat pegatina jarri dituzte ikusgai Orkatzen

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 26a

Orkatz Kultur Elkartean 24. urteurrena tarteko prestatu duten egitarauaren barruan jarri dute erakusketa. Datozen egunetan izango da ekintzarik Orkatzen. Izan ere, ostegunean kontzertua eskainiko du Pettik.

Orkatz Kultur Elkartean 24. urteurrena tarteko prestatu duten egitarauaren barruan, pegatina erakusketa antolatu dute. Dagoeneko ikusgai dira Euskal Herriko festa eta asanblada desberdine azken hamarkadetako hainbat pegatina Orkatzen bertan. Datozen egunetan izango da ekintzarik Orkatzen. Izan ere, ostegunean kontzertua eskainiko du Pettik. Asteazkenerako prestatuta zuten Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak mahai ingurua dataz aldatu dute, eta uztailaren 5ean izango da. Honakoa da Orkatzen urteurrenaren harira antolatu duten egitaraua: Ekainak 29, osteguna: 22:00etan, Pettiren kontzertua. Ekainak 30, ostirala:  22:30ean, bertso saioa: Julio Soto, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Labiano. Gai-jartzailea: Gurutze Oiarzabal. Uztailak 1, zapatua:  14:30ean: Bazkaria, Sanagustin kulturgunean. Bazkalostean, Jagomagoren emanaldia. Kontzertuak: 18:30ean: Joseba B. Lenoir hirukotean. 22:30ean: Autobus Magikoa. Uztailak 2, igandea:  22:00etan: Euskal Kantzioneroa. Uztailak 5, asteazkena: 19:00etan, mahai ingurua eta tailerra. Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide