Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/yieMdlnime8
Gaur bukatuko dira Urrestillan giro bikainarekin ospatzen ari diren San Joan festak. Ostiral gauean hasita, jende asko ibili da festa giroarekin gozatzen. Atzo, esaterako, San Joan Txiki egun borobila izan zuten. 140 bat lagun elkartu ziren Kaletxikian egin zuten sagardo dastaketan eta bazkarian, eta 59 bikotek parte hartu zuten ondorengo mus txapelketan; sei orduz luzatu zen lehiaren ondoren, Miguel eta Josi Aizpuru aita-seme urrestildarrek jantzi zituzten txapelak. Muslariak tabernaz taberna jokoan ari ziren bitartean, umeek jolasekin eta meriendarekin hartu zuten gozatua, euri arriskua tarteko puzgarriak nahi baino goizago jaso zituzten arren.
Iluntzean, berriz, AGL dantza eskolako ikasleek areto dantzen erakustaldia egin zuten, ikuslez gainezka egon zen frontoian; bideoan, saioaren une bat ikus daiteke. Gauean, Erein taldeak eta Atropa Belledonnek elizako zimitorioan eskaini zuten kantaldiarekin amaitu zen atzoko festa egun luzea.
Gaur, azken eguna
Gaur bukatuko dira festak Urrestillan. Hau da azken egunerako prestatu duten egitaraua:
17:00. Umeentzako jolasak.
18:30. Patata tortila lehiaketa.
20:30. Afari-merienda.
21:15. Arbolaren entierroa.
Hemen, berriz, zapatu iluntzeko eta igandeko argazki bilduma:
[flickr_set id="72157682409564742"]