ARGAZKI BILDUMA: Txaperuek eta Txifor taldeak nagusitu dira Azpeitiko Sarek antolatutako futbito txapelketan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 24a

Kopako partidan Txaperuek nagusitu dira 3 eta 2, Galactic Kastillaren aurka. Ligako txapela, berriz, Txifor taldearentzat izan da. 3-3 bukatu da Txiforren eta Hilarte taldeen arteko neurketa, baina penaltietan Txifor taldea nagusitu da.

Finalak jokatu dituzten talde guztietako kideak Sareren pankartarekin. (Julene Frantzesena) Gaur, zapatua, arratsaldean jokatu dituzte Azpeitiko Sarek antolatutako futbito txapelketaren finalak plazan. Dozenaka lagun ziren partidak hasterako han, eta 16:00etan hasi da Kopako finala. Txaperuek eta Galactic Kastillak jokatu dute norgehiagoka, eta 3 eta 2 nagusitu dira Txaperuek. 17:00etan hasi da Ligako finala. Hilarte eta Txifor taldeak aritu dira nor baino nor, eta 3-3koarekin amaitu da partida. Penaltietan erabaki da aurtengo txapelketaren irabazlea; eta, hain zuzen ere, Txifor taldea izan da nagusi. Maiatzaren 8an hasi zen futbito txapelketa, eta hainbat astez partidak jokatzen aritu dira 12 talde. Partidak Betharrametako jolastokian jokatu dituzte ohi bezala, eta iaz plazako lanak zirela-eta finalak bertan jokatu bazituzten ere, plaza itzuli dira aurten. Hona hemen finaletako irudiak: [flickr_set id="72157683130441761"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide