ARGAZKIAK eta BIDEOA: San Joan ohitura zaharrak doinu berriekin jantzi dituzte Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 24a

San Joan bezpera giro bikainean ospatu dute bart Urrestillan. Astelehena arte luzatuko diren festen aurreneko orduak ekainaren 23ko usadioei lotuta bete zituzten urrestildarrek; aurten, gainera, baita doinu eta kanta berriz jantzita ere. Horrela, sanjoanetako kanta berria estreinatu zuten festa batzordekoek, plazan elkartutako herritarrekin batera, pregoiaren unean. Eta gaueko azkenaurreko ekitaldian, San Joan suaren bueltan dantzan aritu zen hainbat herritar, beheko bideotxoan ikus daitekeenez. Tartean, 140 lagun inguru batu ziren herri afarian. Eta jendetza, berriz, gauerdia ondo pasatuta plazan altxatu zuten San Joan arbolaren ikuskizunaz gozatzeko. https://youtu.be/yihTRYyQMjs Hona hemen, Urrestillako San Joan bezperako festaren argazkiak: [flickr_set id="72157683358172150"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide