Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, ekainak 23 izan zen, San Juan bezpera. Tradizioari jarraituta, ehunka lagun bildu zen Azpeitiko plazan, eta suaren zein bere sugarren bueltan aritu ziren, dantzan. Arratsaldetik piztu zen festa giroa herrian, Orots taldeak eskaini zuen kontzertuarekin. Itsasi Euskal Kultur Taldeak eta Udalak antolatutako ikuskizuna hasi artean, sabelak betetzeko tartea hartu zuten plazan jarritako txotxera hurbildu ziren lagunek. Gau erdia baino ordu pare bat lehenago piztu zuten San Juan sua plazan, eta Itsasiko sorginak sugarren bueltan hainbat dantza eskaini zituzten. Jaialdia ikustera bertaratutako dozenaka haur, gazte eta heldu ere batu ziren festara, eta kalejira egin zuten plazan, suaren bueltan. Horrez gain, hainbat gaztetxok amaitu berri duten ikasturtean zehar pilatutako koadernoak eta liburuxkak sutara botatzeko tartea ere hartu zuten. Hala, beste urte batez, kantuan eta dantzan agurtu zuten azpeitiarrek urteko gaurik magikoenetarikoa.
https://youtu.be/UkwYUTvSerY
Azpeitiko plazan egindako San Juan suaren irudi batzuk, hemen (argazkiak: Azpeitiko Udala eta Urola Kostako Hitza):
[flickr_set id="72157683109026861 "]