Azpeitiko liburutegia. (Maialen Etxaniz)
Udako ordutegia izango du Udal liburutegiak astelehenetik, hilaren 26tik, aurrera. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara zabalduko dute liburutegia abuztuaren 31ra bitartean, eta arratsaldez itxita egongo da, baita asteburuetan ere. Uztailaren 31atik abuztuaren 15era liburutegia itxita egongo da goizez nahiz arratsaldez, baina abuztuaren 16an berriro zabalduko ditu ateak udako ordutegiarekin.