Gaur zabalduko dute Azpeitiko arte eta diseinuko ikasleen erakusteketa

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 23a

Lanak ikusteko aukera astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara bitartean izango da, Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan.

Azpeitiko Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleen lanen erakusketa ikusgai izango da gaurtik uztailaren 2ra arte, Udal erakusketa aretoan (Foruen Pasealekua 7). Astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da lanak ikusteko aukera. Asteburuetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Bertan, ADIko ikasleek ikasturtean zehar egindako hainbat lan izango dira erakusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide