ARGAZKI BILDUMA: Buruhandiekin eta txistulariekin hasi dira Elizkaleko korputzak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 22a

Azpeitiko Elizkalean hasi dira Korputz festak ospatzen. Ostegunez hasi dituzte aurten ere jaiak eta, ohi bezala, buruhandiak izan dira estreinako momentuen izar nagusiak. Gainera, lehen aldiz, gaur neskak izan dira buruhandien mozorroak eta maskuriak hartuta kalean elkartu diren umeen atzetik lasterka ibili direnak. Juan Antxieta musika eskolako txistulariek ere ez dute hutsik egin Elizkaleko urteroko hitzordura. Bihar eta etzi jarraituko dute korputzak ospatzen Elizkalean. Hona hemen, egitaraua eta gaurko argazkiak: Ekainak 23, ostirala: 18:00etan albokari eta txalapartariak. 18:15ean Juan Antxieta Musika Eskolakoekin kalejira. Ondoren, buruhandiak. 19:00etan gitarra-poteoa. 22:30ean Horacio Bernales gitarra jolearen emanaldia. Beñat Landa eta Imanol Arizmendi Antxitte bikotearekin erromeria. Ekainak 24, zapatua:  13:00etan trikitilariak. 19:30ean Jauregi trikitilaria eta bere lagunekin kalejira. 20:30ean lagunarteko afaria, Mendizale tabernan. 23:00etan erromeria, Jauregi eta Joxe Mari bikotearekin. 00:00etan zozketa, kalean bertan. [flickr_set id="72157683314225000"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide