Iazko herri afaria, Urrestillako frontoian. (Uztarria.eus)
Bihar hasiko dira Urrestillako sanjoanak. Urrestillako Festa Batzordeak bi afari antolatu ditu jaietarako prestatutako egitarauaren barruan. Gaur izango da herri afarirako txartelak erosteko azken aukera, Otonean, Lorea Tabernan, Auntxa Erretegian eta Mara Maran, 25 eurotan.
Ostiral goizean bukatuko da, berriz, gazte afarira joateko txartelak erosteko epea. Txartelak Orkatzen, Jim Clarcken eta Lorea Tabernan lortu daitezke, 12 eurotan.
Urrestillako herri afaria izango da, San Joan bezperan, 21:00ak aldera. Gazte afaria, berriz, zapatuan 21:00etan hasita egingo dute.