Zozkatu dute Enparan kaleko Korputz jaietako otarrea zozkatu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 22a

013 da festetako otarrearen zenbaki saritua. Jabea ez da oraindik azaldu. Saritutako zenbakiaren jabeak antolatzaileengana jo beharko du, saria jasotzeko.

Joan den asteburuan izan ziren Enparan kaleko Korputz jaiak. Besteak beste, festen barruan otarre bat zozketatu dute, eta hau da saritua izan den zenbakia: 013. Jabea ez da oraindik azaldu. Saritutako zenbakiaren jabeak antolatzaileengana jo beharko du, saria jasotzeko. Bestalde, Enparan kaleko Festa Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Irrintzi elkartekoei, igandean hamaiketakoa eskaintzeagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide