Aurten berriro plazan jokatuko dituzte finalak. (Uztarria.eus)
Zapatuan jokatuko dituzte Azpeitiko Sarek antolatutako futbito txapelketaren finalak, plazan. Kopako finala 16:00etan hasiko da, eta Txaperuek eta Galactic Kastillaren artekoa izango da. 17:00etan, berriz, ligako finala jokatuko dute Hilarte eta Txifor taldeek.
Maiatzaren 8an hasi zen Sarek antolatutako txapelketa. Hamabi talde aritu dira lehian eta partida guztiak Betharrameko jolastokian jokatu dituzte. Iazko finalak bertan jokatu bazituzten ere, aurten berriro plazara eraman dituzte.