Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 19a

Soreasu antzokian erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

juan Antxietak Santa Sezilian eman zuen kontzertuko irudia. Juan Antxieta musika eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du asteazkenean, ekainaren 21ean, Soreasu antzokian. Bertan, musika eskolako ikasleek ikasturtean zehar musikaz ikasi dutena erakutsiko dute, kantuan zein musika instrumentu ezberdinak jota. Aurtengo jaialdiari Okurrentziyek izena jarri diote, eta klaseetan izandako hainbat 'okurrentzi' oholtzaratuko dituzte bertan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta ikuskizunaz gozatu nahi dutenek ez dute sarrera ordaindu beharko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide