Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pegatina erakusketa, mahai ingurua eta tailerra, kontzertuak, bertso saioa, bazkaria eta Euskal Kantzioneroa antolatu dituzte, besteak beste, Orkatzen 24. urtemuga giro ederrean ospatzeko.
Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 24 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko hilaren 28an hasiko den bost eguneko egitaraua antolatu dute. Mahai ingurua, kontzertuak, bertso saioa, bazkaria eta Euskal Kantzioneroa antolatu dituzte, besteak beste. Gainera, aste osoan zehar pegatina erakusketa izango da Orkatzen bertan.
Honakoa da Orkatzen 24. urteurreneko egitaraua, osorik:
Ekainak 29, osteguna
22:00etan, Pettiren kontzertua.
Ekainak 30, ostirala
22:30ean, bertso saioa: Julio Soto, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Labiano. Gai-jartzailea: Gurutze Oiarzabal.
Uztailak 1, zapatua
14:30ean: Bazkaria, Sanagustin kulturgunean.
Bazkalostean, Jagomagoren emanaldia.
Kontzertuak:
18:30ean: Joseba B. Lenoir hirukotean.
22:30ean: Autobus Magikoa.
Uztailak 2, igandea
22:00etan: Euskal Kantzioneroa.
Uztailak 5, asteazkena
19:00etan, mahai ingurua eta tailerra. Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak.
Orkatzen 23. urteurrenaren harira antolatu zituzten egitasmoetan hartutako irudiekin osatu zuten bideoa da honako hau:
https://www.youtube.com/watch?v=w9Wl0gJKjmM