'Mundua aztertuz, herri boterea hauspotu' hitzaldi zikloaren bigarren saioa egingo dute bihar Azpeitiko gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 19a, 12:18

18:30ean hasita, 'Europar Batasuna auzitan' hitzaldia eskainiko du Askapenak.

Aurreneko hitzaldiko irudia. (Erik Aznal) Joan den asteartean hasi zen Azpeitiko Gaztetxeak, Elkar-ekinek eta Askapenak antolatutako 'Mundua aztertuz, herri boterea hauspotu' hitzaldi zikloa, eta bihar, asteartea, dute bigarren hitzordua. Aurreneko solasaldian Venezuelaren egoeraz aritu zen Iñaki Gil de San Vicente hizlaria, Latinoamerica en la encrucijada. Las claves de la situacion en Venezuela izenburupean. Dozenaka lagun hurbildu zen Gaztetxera (argazkietan), bi ordu inguru luzatu zen solasaldia entzutera. Biharkoan, 18:30ean hasita, Askapenako bi kide izango dira hizlari arituko direnak, eta Askapenak Europar Batasunaren inguruan egindako txostenaren aurkezpena egingo dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez,  "EBren sorrera, helburuak eta dominazio-estrategiak" izango dituzte mintzagai, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide