Azpeitiko Enparan kaleko Korputzetan lau gizon-emakume omendu dituzte

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 18a

Azpeitiko Enparan kaleko Korputz jaiak ospatu dituzte gaur, igandea. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:30ean eman diote hasiera festei, suziriekin. Ondoren, txistularien kalejira izan dute eta jarraian urtean zehar Enparan kaleko hildakoen aldeko meza, Frantziskanetan. Meza ondoren, 13:00etan, luntxa egin dute Irrintzi soziedadean, eta 14:00etan lagunarteko bazkaria, Baigeran. Bazkalostean, urteroko ohiturari jarraituz, kaleko lau lagun omendu dituzte. Iñaki Lizaso, Maria Pilar Erkizia eta Jose Luis Otaegi eta Rosario Urbieta senar-emazteak izan dira aurtengo omenduak. Bazkalostea alaitzeko musika ere izan dute. Hona hemen Korputzetako hainbat irudi: [flickr_set id="72157682327534623"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide