Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Urrestilla auzoko jubilatuak beraien eguna ari dira ospatzen gaur. 12:00etan meza nagusia izan dute Urrestillako elizan, eta 14:00etan jubilatuen bazkaria egin dute. Beste urteetan, zimitorioan egin izan dute bazkaria, baina eguzkiak gogotik berotzen zuela-eta, soziedadean bazkaldu dute. Guztira, 60 jubilatu inguru elkartu dira, eta bazkalondoren kantaldia izango dute. Hona hemen Urrestillako Jubilatuen Eguneko irudi batzuk: (Argazkiak: Eli Aizpuru)
[flickr_set id="72157683167984700"]