Gaur, goiz eta eguerdi partean, giro bikaina izan da, Azpeitiko
I. Ardo Txuri Egunaren harira, eta artean jendea jan-edanean ari zela, Ducati, Suzuki, Harley Davidson, BMW, Honda eta Yamaha markako dozenaka motor hasi dira bertaratzen Perez Arregi plazara. Bigarren urtez antolatu dute Azpeitia Motor Festibala, eta 15:30ak ondo jota zirela, eguneko txangoari ekin diote, Perez Arregitik Erdikalean gora. Pare bat orduren bueltan itzuliko dira plazara eta, 17:45ean, kontzertuen txanda iritsiko da. Bost taldek joko dute aurtengo jaialdian, afariarentzat tartea hartuta; AC/DC taldearen bertsioak jotzen dituen Black Ice taldearena izango da kontzertu nagusia, eta azkena. Honako hau da kontzertuen egitaraua eta ordutegia:
- 17:45. Desira.
- 18:45. Hyronika.
- 19:45. Incursed.
- Afaria.
- 22:15. Marmok.
- 23:30. Black Ice.
Hona hemen II. Azpeitia Motor Festibalean hartutako irudiekin osatutako bilduma:
[flickr_set id="72157682278122623"]