ARGAZKI BILDUMA: Giro bikaina izan da Azpeitiko I. Ardo Txuri Egunean

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 17a

Perez Arregi plazan egin dute I. Ardo Txuri Eguna, eta jan-edanaz gozatu ahal izan dute bertaratu diren lagunek. Arratsaldean ere izango da zer goza herrian, II. Azpeitia Motor Festibalarekin.

Eguraldia lagun, ehunka lagun izan dira gaur goiz eta eguerdi partean Azpeitiko Prez Arregi plazatxoan. Izan ere, I. Ardo Txuri Eguna egin dute plaza horretan. Jan-edanaren bueltan, giro bikaina izan da. Dozena inguru ardo dastatzeko eta antxoa pintxoak dastatzeko parada izan dute bertaratutakoek. Trikitilariek alaitu dute giroa. Arratsaldean ere izango da zer goza herrian, II. Azpeitia Motor Festibalarekin. 15:00etan hasiko dira elkartzen motorzaleak plazan, 15:30etik aurrera eguneko txangoari ekiteko. Pare bat orduren bueltan itzuliko dira plazara eta, 17:45ean, kontzertuen txanda iritsiko da. Bost taldek joko dute aurtengo jaialdian, afariarentzat tartea hartuta; AC/DC taldearen bertsioak jotzen dituen Black Ice taldearena izango da kontzertu nagusia, eta azkena. Honako hau da kontzertuen egitaraua eta ordutegia:
  • 17:45. Desira.
  • 18:45. Hyronika.
  • 19:45. Incursed.
  • Afaria.
  • 22:15. Marmok.
  • 23:30. Black Ice.
Hona hemen, goiz eta eguerdi parteak utzitako argazki bilduma: [flickr_set id="72157682177322224"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide