Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, ostirala, ibai garbiketa egin dute herriko ikastetxeetako ikasleek eta Baigerako kideek. Plazan elkartu dira guztiak, eta Urola ibaiaren hainbat gunetako hondakinak jasotzen aritu dira lau orduz. Zabor kopuru handia bildu dute, eta eguerdian plazan elkartu dira guztiak.
Ekainaren 5ean izan zen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu du Azpeitiko Udalak, hala nola material birziklatuekin egindako erakusketa eta tailerrak.