Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aldaketak iragarri dituzte igandean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango den kontzerturako. Katapulta Tour egitasmoaren barruan, 19:00etan hasita, Perlak eta Ane Leux ziren jotzekoak. Azkenean, ordea, taldekide baten osasun arazoak tarteko, Perlak ez da izango Azpeitian. Charlie & The Colours igiko da oholtzara haien ordez.