Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den zapatu arratsaldean bota zuten suziriarekin lehertu zen festa Azpeitiko Nuarbe auzoan, eta hiru egunez jai giroan murgilduta ibili dira. Larunbatean, besteak beste, Zezen Beltz elkartekoen eskutik sokamuturra izan zen. Igandean, berriz, puzgarriak eta Irrien Lagunen ikuskizuna izan ziren eguneko bi hitzordu nagusiak. Eta atzo, astelehena, Trinidade festak agurtzeko umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada izan ziren.
Hona hemen festetan hartutako irudiekin osatutako bilduma eguneratua:
[flickr_set id="72157684792965996"]