Iker Bueno azpeitiarra urteko entrenatzailerik onena izendatu dute, Espainiako Zilarrezko LEB mailan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 13a

Iker Bueno ISBko entrenatzailea, Loiolako basilikako eskaileretan. (Argazkia: Julene Frantzesena) Azpeitia-Azkoitia ISBko gizonen lehen taldea gidatzen aritu da Iker Bueno, azken urteotan. 2016-2017 denboraldian, Espainiako Urrezko LEB Mailara igotzea lortu dute Sammic ISBko mutilek, eta azpeitiarra Zilarrezko LEB mailako urteko entrenatzailerik onena izendatu dute. Buenoz gain, Sammic ISBko hainbat jokalariri ere aitortu diote egindako lana. Hala, Mike Karena Espainiako Zilarrezko LEB mailako pibot onena izendatu dute; Tim Dezelski hegaleko jokalaririk onena eta Gaizka Maiza denboraldiko boskote oneneko kide izendatu dute. Espainiako Zilarrezko LEB mailan denboraldi bikaina egin dute Buenoren mutilek, 30 partidetatik 23 irabazita. Datorren denboraldian Espainiako gizonezkoen saskibaloian urrezko mailan arituko da Azpeitia-Azkoitia ISB.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide