Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guztira, hamar garagardo artisau probatzeko aukera egongo da datozen egunetan. Brew&Roll ekoizleen eskutik, garagardo dastaketa egingo dute asteazkenean, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da. Edariak ez ezik, sabelak betetzeko aukera ere izango da Gaztetxean.
Ate joka dago urtero Azpeitiko gaztetxean egiten duten garagardo azoka. Aurtengoa, garagardoaren festa antolatzen duten hamaikagarren urtea da, eta asteazkenean, ekainaren 14an, irekiko ditu ateak, garagardo dastaketarekin.
Brew&Roll Barañaingo gazte batzuk abiatutako proiektua da, eta beraiek ekoiztutako garagardoak probatzeko aukera egongo da asteazkenean, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Ostegunetik zapatura bitartean, aldiz, hamar edari egongo dira Gaztetxeko azokan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hauek dira dastatu ahal izango diren garagardoak: Ayinger beltza, gorrixka eta pilsnerra; Brew&rollen Apolo, Stones, Black hole eta Ipa-nema; Biribilen Mielotxin, Momotxorro eta Basajaun, eta Populus Ipa. Edateko ez ezik, sabelak betetzeko aukera ere egongo da, plater konbinatuak zein ogitartekoak prestatuko baitituzte.
Egun bakoitzean musika mota ezberdinarekin girotuko dute Gaztetxea. Ostegunekoa gau mexikarra izango da, ostiralekoa irlandarra eta zapatukoa rock gaua. Horrez gain, "joko ugari eta giro paregabea" egongo direla aurreratu dute gaztetxeko kideek.