Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, ekainak 11, Izarraitz inguruetatik ibilaldi neurtua egin zuten 200 inguru lagunek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Urtero moduan, bi ibilbide prestatu zituzten atzoko hitzordurako: ibilbide luzea eta ibilbide motza. Luzea 26 kilometroko luzerakoa zen, eta honako ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek: Azpeitia-Erlo-Attola-Ondarbaso-Azpeitia. Bide motza, berriz, 16 kilometrotakoa izan zen, eta bertan parte hartu zuten lagunek Azpeitia-Erlo-Zamaleku-Ordarbaso-Azpeitia ibilbidea osatu zuten.
Ibilaldia amaitu ondoren, sabelak betetzeko tartea hartu zuten parte-hartzaileek, eta giro ederrean paella bazkaldu zuten Frontoi Txikian.