Zezenaren bueltan hasi dituzte Nuarbeko festak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 10a

Txupinazoa botata, hasi dira aurtengo Nuarbeko Trinidade festak. Eguzkiak ederki berotzen zuela, 16:00etan bota dute festei hasiera emateko suziria. Ondoren, Zezen Beltz elkartekoen eskutik, sokamuturra izan da, eta giro polita nagusitu da auzoan. Zezena bukatzean, 19:00etan, Kantujira taldearekin poteoa izango da, eta, ondoren, 20:30ean, herri afaria. Gauean, berriz, 23:30ean ahsita, Elizagoien ahizpek girotuko dute auzoa. Bihar eta etzi ere jarraituko dute nuarbetarrek festaz gozatzen. Hona hemen bihartik aurrerako egitaraua: Ekainak 11, igandea 12:00. Meza nagusia. Ondoren, luntxa, Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilarien musikarekin. 16:00. Umeentzako puzgarriak, plazan. 18:00. Irrien Lagunen ikuskizuna. Ondoren, Lajarekin eta Lutxurdiorekin erromeria. Ekainak 12, astelehena 17:30. Umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada. Iluntzean, Izerrekin eta Narbaizarekin erromeria. Ikusi hemen arratsaldean Nuarben hartutako irudiak: [flickr_set id="72157684792965996"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide