Getariako Txakolina, eguzkia eta beroa izan dira protagonistak, Azpeitiko II. Txakolin egunean

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 10a

Gaurkoan eguzkia eta beroa bisitan etorri dira Azpeitira, II. Txakolin Eguna berotzeko. 12:00etarako prest zeuden Getariako Txakolina jatorrizko hamalau upategien edariak eta erretako bildotsak, plazara hurbildutako herritarrek noiz dastatuko zain. Gaurkoan itzala izan bada ere gauzarik preziatuenetariko bat, dozenaka eta dozenaka herritarrek hartu dute parte aurten aurrenekoz plazan egin den Txakolin Egunean, beroari aurre eginez. Edariak eta bildotxa ez ezik, bost gaztandegitako gaztak probatzeko eta erosteko aukera ere izan dute txakolinaren hitzordura hurbildu direnek. Goiz osoan zehar musikak girotu du plaza, eta hortaz arduratu dira trikitilariak eta Aire Ahizpek. [flickr_set id="72157684884166125"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide