Landare exotikoak ortuan landatzeko ikastaroa eskainiko dute asteartean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 9a

Izarraizpeko eta Otzakako baratze parkeetan eskainiko dituzte ikastaroak, doan. Ortuetako erabiltzaileez gain edozein herritarrek har dezake parte tailerrean. Amaieran, ikastarora gerturatzen direnen artean, landare horietako batzuk oparituko dituzte.

Kutxa Ekoguneak eta Azpeitiko Udalak antolatuta, baratzeetan landare exotikoak nola landatu ikasteko tailerra eskainiko dute ekainaren 13an, asteartean. Ikastaroa Otzakako eta Izarraizpeko baratze parkeetan eskainiko dute. Aurrena Otzakako ortuetan ariko dira landare exotikoak nola landatu irakasten, 17:00etatik 18:15era bitartean. Izarraizpen, aldiz, 18:15etik 19:30era eskainiko dute tailerra. Bertan, barazi eta landare exotikoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta horiek ortuan nola sartu ikasiko dute. Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, saioa bukatutakoan ikastaroan parte hartuko dutenen artean hainbat landare exotiko oparituko dituzte. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da. Bertan ortuko gaien inguruko aholkularitza jaso edota plantel eta hazi ekologikoak erosteko aukera eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide