Gero eta gertuago daude Urrestilako sanjuanak, eta data hurbiltzearekin batera aurtengo festetarako prestatu duten lasterketaren berri eman du festa batzordeak. Izan ere, iaz egin ez zen arren, aurten krosa berriro antolatzea erabaki dute. Hitzordua hurrengo zapatuan, ekainaren 17an, izango da.
Krosean izena eman nahi dutenek,
honako loturan egin dezakete.
Hemen lasterketen ordutegia, mailaka:
17:00etan 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro).
17:15ean benjaminak, 3. eta 4. mailakoen lasterketa (550 metro).
17:30ean alebinak, 5. eta 6. mailakoen lasterketa (950 metro).
17:45ean infantilak, DBH 1. eta DBH 2. mailakoen lasterketa (1.190 metro).
18:00etan kadeteak, DBH 3. eta DBH 4. mailakoen lasterketa (2.300 metro).
18:00etan jubenilen lasterketa (4.500 metro).
18:00etan seniorren lasterketa (8.850 metro).
18:00etan beteranoen lasterketa (8.850 metro).