Loiolako basilika, atzo, filmaren aurrestreinaldian. (Eli Aizpuru)
Azpeitiko Loiolako basilika zinema areto bilakatu zuten ehunka lagunek, atzo. Izan ere, Loiolako Inazioren bizitza kontatzen duen
Ignacio de Loyola filmaren
aurrestreinaldia izan zen, eta goraino beteta egin zuten egileek aurkezpena. Besteak beste, Andreas Muñoz Loiolako Inazio hezurmamitu duen aktorea izan zen ekitaldian, eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaina (argazkian) ere egon ziren saioan.
Filmaren ekoizlea, Jose Ignacio Munilla, Andreas Muñoz, Eneko Etxeberria eta Juan Miguel Arregi Loiolako erretore nagusia. (Eli Aizpuru)