Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa irabazi du Ainhoa Juaristi azpeitiarrak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 6a

Ainhoa Juaristiren diseinua. (Ainhoa Juaristi) Bitamine Faktoriak lehenengo aldiz antolatutako Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa irabazi zu Ainhoa Juartisti azpeitiarrak. Lehiaketaren helburua zen tradiziozko euskal objektu bat berreskuratu eta tradizioa bera gogoraraztea. Horretarako, artzainek tradizioz erabiltzen zuten taloaskea objekturi interpretazio berri eman eman behar zieten parte hartzaileek. "Egurrezko plater bat zen taloaskea,  beraiek pieza bakar batez egindakoa. Taloak egiteko, gisatuak jateko… erabiltzen zuten", esan du Juaristik. Hamar lagun aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak azpeitiarraren lana hobetsi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide