Material birziklatuarekin egin dituzten lanak ikusgai jarri dituzte Azpeitiko ikasleek

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 5a

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek eta Azpeitiko udalak datozen egunetarako, tartean gaur ireki duten material birziklatuarekin egindako lanen erakusketa. Irudimena dantzan  jarrita, hainbat lan egin dituzte herriko gaztetxoek, hala nola musika tresnak, zezen plaza, barazkiak eta frutak landatzeko ontziak edota industria garaiko Azpeitiaren plano bat. Horrez gain, dozenaka apaingarri ere eraman dituzte Foruen Ibilbideko erakusketa aretora. Zabalik izango da ostiralera arte, 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide