Ibilaldi neurtua antolatu du Lagun Onak M.B-k iganderako

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 5a

Izen-ematea kirolprobak.com atarian edo Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan egin daiteke. Elkarteko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek 15 euro.

Ibilaldi neurtuaren berri emateko egin duten kartela. Lagun Onak Mendi Bazkunak ibilaldi neurtua egingo du ekainaren 11n, igandez. Bi ibilbide prestatu dituzte, luzea eta laburra. Luzeak 26 kilometro izango ditu, eta honako hau izango da ibilbidea: Azpeitia-Erlo-Attola-Ondarbaso-Azpeitia. Bide motza, aldiz, 16 kilometrotakoa izango da :Azpeitia-Erlo-Zamaleku-Ordarbaso-Azpeitia. Ibilbide luzea egin nahi dutenek 07:00etan ekingo diote ibiltzeari. Laburra egingo duten lagunek, berriz, 08:00etan izango dute hitzordua. Izen-ematea kirolprobak.com atarian edo Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan egin daiteke. Elkarteko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek 15 euro. Ibilaldiaren amaieran, parte hartzaileei opari bat banatuko zaiela aurreratu dute antolatzaileek. Data gerturatu ahala xehetasun gehiago emango ditu Lagun Onak M.Bk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide