Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 5a

https://youtu.be/0jxwHdj-a6Q Ekainaren 18an, igandez, ospatuko da Arabako ikastolen aldeko festa Bastidan, eta urtero bezala, Azpeititik joan-etorria egin nahi dutenentzat autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Bastidatik, berriz, 18:00etan irtengo da itzulerako autobusa. Izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, ekainaren 16ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide