Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jaietako karretillaren zozketa ere egin zuten atzo iluntzean: 802 da zenbaki nagusia, eta 1.907 ordezkoa. Lehendabizikoaren jabeak hamabost eguneko epea dauka azaltzeko.
Atzo iluntzean esan zioten agur Sanjuandegin hiru eguneko festa egitarau beteari. Ostiral arratsaldean auzora iristeko egin zuen bidea deseginez itzuli zen Mantangorri bere tokira, hurrengo urtean bueltatzeko prest. Aurreikusitako egitaraua gorabehera handirik gabe bete duten arren, asteburu osoan protagonista izan den euriak izan du eraginik ekitaldi batzutan. Hala ere, festarako gogoa gailendu da Sanjuandegin aurten ere.
Zozketa
Festetako karretillaren zozketa ere egin zuten atzo Sanjuandegin, Mantangorriri agur esan aurretik. Zenbaki nagusia eta ordezkoa atera zituzten: 802 eta 1.907, hurrenez hurren. Aurrenekoaren jabeak hamabost eguneko epea dauka sariaren bila agertzeko; hortik aurrera, bigarren zenbakiaren jabearen txanda izango da.
Hona hemen, igandeko ekitaldietan hartutako argazki batzuk.
[flickr_set id="72157681636030284"]