Arrizabalaga eta Sarasua dantzan, atzo, Trintxerpen.
Iker Sarasua azkoitiarrak eta Enara Arrizabalaga azpeitiarrak irabazi dute 64. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa. Atzo jokatu zen txapelketa Trintxerpen eta, guztira, 19 bikote lehiatu ziren. Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga izan ziren bigarrenak, eta Villabonako Gorka Duran eta Maitane Irurzun hirugarrenak. Azpeitiko Luix Alberdi
Beltzaren dantza eskolako ikasleak dira Sarasua eta Arrizabalaga; 14 eta 15 urte dituzte, hurrenez hurren.