Joseba Albizu, podiumean. (Hitza)
Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak BTT Ultramaratoiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen atzo arratsaldean, L'Alcoran (Valentzia) egindako lasterketan. 200 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek, eta azpeitiarra izan zen azkarrena, 09:51:41 denborarekin. Guztira, 950 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte proban.