Euriari aurre eginez, festak ospatzen jarraitzen dute Sanjuandegin, eta zapatu arratsaldean ere ez da ondo pasatzeko aukerarik falta izan. Horrela, jende asko elkartu da festetako karparen aterpean, IV. Trikiti Txapelketa ikustera eta entzutera. Txapela Eider eta Lierni Tolosa ahizpa hernaniarrek jantzi dute, eta Aitor Uzkudun errezildarra eta Naiara Urresti getariarra sailkatu dira bigarren tokian.
Oholtza nagusiaren aurrean, berriz, Sanjuandegiko eta Urrestillako festetako antolatzaileek umore onarekin baina erdizka osatu ahal izan dute aurreikusita zuten erronka. Euria kontra izan dute, era berean, Azpeitiko Gure Esku Dagoko lagunek. Giza galdera ikur handia osatzeko lurrean margotu duten ikurra ezabatu egin du euriak; hala ere, puxika gorriak aterki puntetan nahiz eskuetan hartuta, lortu dute, azkenean, galdera ikur ikusgarria osatzea.
Hona hemen, gaurko arratsaldeak utzi dituen hainbat irudi.
[flickr_set id="72157681559707594"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide